lunes, 10 de febrero de 2014

SORMEN PROZESUA

Sormen prozesua ez da erraza. Kolekzio batekin hasten zaren momentutik bukatzen duzu arte hilabete luzeak pasa daitezke eta hilabete horietan ordu luzeak ere. 

Iada, gure marka KOTTOI-ren, bigarren kolekzioa jaio berri da eta lan ordu luze horiek beraien fruitu egonkorrak ekarri dituzte. 

Ondorengo irudietan aukerzten dizkizugun arropa guztiak bereziak dira, alde batetik guk sortutako jantziak direlako eta bestetik horietako bakoitzak gure eskuetatik pasa delako. Horregatik, kamiseta bakoitza, gona bakoitza, praka bakoitza, berezia da... Nahiz eta itxuran bata bestearen antza izan ez dira berdinak.
Bakoitzak bere zailtasunak izan ditu montatzerako orduan eta bere berezitasunak...




Baina tira... hau ikusteko denbora izango duzue, momentu honetatik aurrera eta datorren denboraldia, gurekin egongo direlako. 

Dena den, oraingo honetan kolekzio bat sortzearen prozesuaz hitz egin nahi dizuegu...

Moda, guztiok dakizuen bezala, gu baino urte´erdi aurreratua doa, bai, bai... Guk neguan goxo-goxo gure beroki dotereekin gaudenean eta bufanda eta txanoa jantzi berri dugunean, diseinadoreek udaberriko jantziak prest dituzte beraien bezeroei saltzeko. Eta ez hori bakarrik, datorren neguko arroparako oihalak ere, prest dituzte beraine tailerretan!

Beraz, diseinatzaile baten lana neketsua, polita, zaila, dibertigarria izan daiteke aldi berean... 

Diseinatzaile batek kolekzio berria kalera ateratzen duen arte, fase edo momentu desberdin asko bizi egiten ditu. Dena den, momentu horiek ez dute orden zehatzik baina gure kasua laburbilduko dizuegu:

Lehenik eta behin gure bezeroa zein den jakin behar dugu, beraren esanetara gaudelako. Behin hori zehaztu dugunean, gure irudimena martxan jartzea tokatzen da eta momentu honetan da gure burua eta gorputza izerditan jartzen denean; oihalak aurkitu, diseinuak sortu, marrazkiak, lehenengo bozetoak, argazkiak, inspirazioa, puffff............. 
ETA BAT BATEAN! KOLEKZIO BERRIA SORTU DA!!!





Nola ez dakizu baina hilabete horietako lana, bat batean jaio egiten da! Arrigarria iruditu arren, egun batean ohetik altxatu egiten zara eta ideiak bakarrik ateratzen dira... Orduan bai! 
Marrazkiak gero eta politagoak dira eta diseinu guztiak koherentzia bat dute.

Momentu horretatik aurrera lana politagoa da. Beno, agian politagoa ez baina finagoa bai.

Patroiak forma hartzen hasten dira; mauka motzagoa, soinekoa luzeagoa... eta paperean sortutakoa oihalan politagoa dela konturatzen zara...




Beno... hau guztia kontatu eta gero gure lana baloratzea tokatzen zaizue, esan bezala zuen esanetara gaudelako eta zuek gure kritikari hoberenak zarelako.

Mila esker bihotz-bihotzez proiektu honen partehartzaile zareten guztioi!!!











No hay comentarios:

Publicar un comentario